Elkarretaratzea egingo dute bihar, Gogoko Goxuak kafetegi aurrean
Donostiako Babes Sareak deituta elkarretaratzea egingo dute Gogoko Goxuak kafetegiaren aurrean, bihar 11:00etan. Ordaindu zor duzuna! lelopean larunbatero mobilizazioak egiten ari dira, eta bihar ere Elkano kaleko kafetegi aurrean elkartuko dira. Babes Sareak salatu nahi du bi langileri ez dietela ordaindu, eta kafetegiak zorrak kitatu behar dituela.