Elkano gogora ekarri dute Ontzi Museoan
(Getaria, Gipuzkoa, 1476 inguru – Ozeano Barea, 1526ko abuztuaren 4a); gainera, azken zatian bera izan zen espedizioko buruzagia. Horrek ospe handia eman dio historian barrena eta lehorreratzearen IV. mendeurrenean, gertaeraren lehen antzezpena egin zuten Getarian. Elkanoren balentria Euskal Herritik kanpo ere zabaldu zen. eta, orain, otsailaren 18a arte, Elkanoren oroimenaren inguruko erakusketa berezia bisitatu daiteke Ontzi Museoan: Elkano, bere oroimena berreskuratuz.
Hain zuzen, 1920an lehiaketa bat antolatu zuen Lehen Mundu Biraren IV. Mendeurrenaren Batzarrak, helburua zen Getariako San Anton mendian monumentu handi bat eraikitzea. Irabazlea izan zen Kanarietako Miguel Martin Fernandez de la Torre arkitektoaren proiektua, bere anaia Nestor pintorearekin elkarlanean egin zuena. Proiektua, ordea, ez zen sekula gauzatu, baina batzorde hark berak hainbat ekintza sustatu zituen: hitzaldiak, erakusketak, pintura-enkarguak eta antzezpenak… gaur arte iritsi direnak. Hamarkadetan obra haiek ahaztuak egon ziren, kalte larriak jasan zituzten, eta batzuk lapurtu ere egin zituzten. Obra gehienak orain bost urte aurkitu zituzten, eta zaharberritu egin dituzte Getariako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren sustapenari esker.
Erakusketaren ordutegia: asteartetik larunbatera, 10:00-14:00 / 16:00-19:00; igande eta jaiegunetan, 11:00-14:00; astelehenetan itxita.
Munduari lehen bira eman zion espedizioan parte hartu zuen Juan Sebastian Elkano itsasgizonak