'Ibilita ikasten da erortzen' bosgarren lanaren aurkezpen bira iragarri dute. Donostian ez ezik, Amurrion, Oñatin, Gasteizen, Legorretan eta Zorrotzan ere izango dira.

Ze Esatek! musika taldea. (Argazkia: Ze Esatek!)
Azaroa erdialdean aurkeztu zuen Ze Esatek! taldeak Ibilita ikasten da erortzen bosgarren diskoa, Parte Zaharreko Rekalde tabernan. Bada, orain, sare sozialen bitartez,
aurkezpen bira iragarri du Donostiako musika taldeak.
Urtarrila eta otsaila bitarte, sei kontzertu emango dituzte Euskal Herrian.
Donostiakoa hilaren 27an izango da, Dokan.
Bestalde, Amurrion egingo dute lehen geldialdia, urtarrilaren 20an, eta ondoren joango dira
Oñatira (urtarrilak 26),
Gasteizera (otsailak 3),
Legorretara (otsailak 16) eta
Zorrotzara (otsailak 17).
Orain arteko
diskorik “rockeroena” dela dio Baga Biga diskoetxeak, eta baita laburrena ere. Ez da 25 minutura iristen. “Astindu txiki bat eman nahi izan diogu proposamenari, musika eta hitzen aldetik”, adierazi zuen Julen Valderrama gitarra jotzaileak azaroko aurkezpenean. “
Gitarrek indar berezia hartu dute lan berrian, baina ahotsek zein beste musika tresnek ere beraien tokia dute”.