Idurre Labaka: "Hezur hausturak eta zauriak egunero ikusten genituen"
Aurtengo maiatzean bukatuko du Idurre Labakak familia medikuntza espezialitatea. Benetako pasioa mendizaletasuna duenez, bere lanbidearekin uztartu nahi du, eta iaz Kataluniako Pirinioetan izan zuen aukera lan egiteko, ospitale batean eta eski estazio batean. Asko ikasteaz gain, esperientzia osoa izugarria izan zela dio: “Ireki aurretik eta ixtean joaten ginen eskiatzera. Sekulako aukera izan zen”. Lan gehien asteburuetan izaten zutela dio: “Asteburuetan Bartzelonako jende pila bat etortzen zen, traumatismo serioagoak egoten ziren, jende asko pilatzen zelako, eta hezur hausturak eta zauriak egunero ikusten genituen”.
Bere esperientziaren berri eman dio IRUTXULOKO HITZAri, eta ostiraleko astekarian elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera egongo da.