850 kilo jaki eta ia 376 euro lortu dituzte; Gipuzkoako Elikagaien Bankuari emango diote eskuratutakoa.

Txapelketa solidarioko partaideak. (Argazkia: Intxaurdi K.E.)
Intxaurdi K.E. emakumezkoen futbol elkarteak urte amaieran
III. Txapelketa Solidarioa antolatu zuen, Cesar Benito futbol zelaian. Horri esker,
850 kilo jaki eta 376 euro lortu dituzte Gipuzkoako Elikagaien Bankuari emateko. Intxaurdik zilarrezko ezteiak ospatu berri ditu; horregatik, duela egun batzuetako elkartasun ekitaldira Realeko eta Osasunako jokalariak gonbidatu zituzten.
Txapelketan, guztira,
haurren mailako 22 emakume taldek parte hartu zuten, 21 gipuzkoar eta nafar bat. Kimuetan, berriz, sei taldek jokatu zuten. Lehenengoetan,
Osasuna izan zen garaile, finalean Realari 0-3 irabazi ostean. Hirugarren eta laugarren postuak eskuratu zituzten Zarautzek eta Tolosak, hurrenez hurren. K
imuetan, Segurako Aizkorri taldea izan zen nagusi.
Parte hartu zuten jokalari eta entrenatzaile guztiek elikagai ez-galkorrak eraman zituzten txapelketara, eta bertaratu zirenek ere euren ekarpena egin zuten, diruz zein elikagaien bidez.