
Abenduaren 16an ireki zuten Ekogunearen Jostailu Trukagunea, eta jakinarazi dutenez iazko emaitzako hirukoiztea lortu dute. Urtarrilaren 8ra bitarte egongo da zabalik, eta jostailu gehiago jasotzeko gogotsu daude gunearen arduradunak. Izan ere, asko dira jaso dituztenak eta askotarikoak: liburuak, musika tresnak, puzzleak, panpinak, mozorroak eta peluxeak.
Egitasmoaren helburua da haurrei trukean oinarritutako esperientzia bat eskaintzea, eman eta jasotzea biak “gozagarri” direla sentiaraziz eta gauzen “berri” izate horri garrantzia kenduz. “Gabonetan opari moduan jasotzen dituzten jolasak berrerabiliak izateko aukera erraztea da”.
Bigarren urtea da Ekoguneak Jostailu Trukagunea abian jartzen duela. Iaz 100 truke inguru izan zituzten. Gabonen ondoren, trukatu ez diren jostailuak Gipuzkoa Solidarioak bideratzen ditu.