Olatu handiengatik alerta laranja ezarri dute
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du du euskal kostaldean, olatu handiak espero dituzte eta. Gaur 16:00etatik 20:00etara (bigarren itsasgoran) eta, bihar,osteguna, 04:00etatik 08:00etara (lehen itsasgoran) espero dira olatu handienak.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, gaur arratsaldean lauzpabost metroko olatuak izan daitezke; bihar goizaldean 5 metro inguruko olatuak espero dira. Egoera ostiralean eta asteburuan zehar ere errepika daiteke.
Gainera, marea biziak espero dira, eta olatu handiak iragarri dituztenez, itsasoak bere ohiko maila gaindituko duelakoan daude.
Udalak zenbait neurri hartu ditu alerta dela eta. Ibilgailuak ezin izango dira egun osoan Pasealeku Berrian sartu, eta oinezkoak ezin izango dira sartu 15:00etatik aurrera Haizearen Orrazian eta Leizaola Pasealekuan.