Willis Drummonden kontzerturako sarrerak agortu dira
Doka aretoa lepo beteko da bihar, osteguna, Willis Drummond taldeak emango duen kontzerturako sarrerak agortu dira eta. Aro berri bati ekingo dio laster taldeak, eta aurretik, kontzertu berezi batzuk ematen ari dira. Joseba Baleztena kidearekin batera egingo dituzten azken zuzenekoak izango dira. Bakarkako ibilbidean buru-belarri murgilduko da.
Donostiako emanaldian Not Scientists taldea izango dute lagun. Eurak hasiko dira motorrak berotzen, 19:00etan, eta 20:00etan igoko dira agertokira Willis Drummondeko kideak. Bilbon emango dute azken zuzenekoa, Errege Egunean.