Anarik urteko bere lehen kontzertua eskainiko du Dokan
Anari Alberdi musikaria bandarekin batera ariko da ostegunean, hilak 11, Antiguako Doka antzokian. Urteko bere lehen emanaldia izango da, eta doan ikusi ahal izango da 20:00etatik aurrera.
Epilogo bat azken lana 2016an argitaratu zuen gipuzkoarrak. Aldiz, iaz BideHuts zigiluaren Mirailak bilduma berezian parte hartu zuen. Bi lanak Badok atarian entzun daitezke.