(Argazkia: Estitxu Zabala)
Donostiako Udalak onartu du Astiñeneko zubi berria egiteko proiektua.
3,2 milioi euroko aurrekontua du eta LKS eta Zero enpresek osaturiko UTE-aren bidez idatzi dute proiektua. Egungo zubia ordezkatuko du berriak, eta
2020rako bukatuta egotea aurreikusten du Eneko Goia alkateak.
Urrian jaso zuen Kostaldearen eta Itsasoaren Jasangarritasunaren Zuzendaritza Nagusiaren baimena. Horrela, itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoko ondasunetatik 1.727m2 okupatuko ditu. Baimena ezinbestekoa zen proiektu berria Tokiko Gobernu Batzordeak onartzeko.
Konponketa lanak
Zubi zaharraren konponketa lanek aurrera jarraitzen dute. Lehen fasea bukatuta, zabalik dago oinezkoentzat, bizikletentzat eta motorrentzat. Guztiz konpontzeko proiektuaren lizitazioa hurrengo hilabeteetan egitea espero du udalak. Lanak apirilean hasiko lirateke uztailean bukatzeko.