1.589 hiritarrek hartu dute parte banderaren igoera eta jaitsiera ikusteko. Haur danborradarako, berriz, 367 lagunek eman dute izena
Udalbatzar Aretoan ospatu zen atzo zozketa. (Argazkia: donostia.eus)
San Sebastian eguneko bandera igoera, jaitsiera eta haur danborrada balkoietatik ikusteko zozketa egin zuten atzo arratsaldean, Udalbatzar Aretoan. Ekimenean, guztira
1.956 hiritarrek parte hartu dutela jakinarazi du Udalak: 1.589 lagunek banderaren igoera eta jaitsiera ikusteko, eta, beste 367 lagunek, haur danborradarako.
Danborrada Konstituzio Plazako udal eraikinaren lehen solairuko balkoitik ikusteko 50 plaza zozkatu dira (25 egun bakoitzeko), lekua egokitu zaionetariko bakoitzak beste lagun bat gonbidatu ahal izango duelarik. Haur danborradari dagokionez, beste 18 plaza zozkatu dira ere egun bakoitzeko.
Banderaren igoera ikusteko egokitu diren zenbakiak
177 eta 201 bitartekoak izan dira; jaitsierakoak, berriz,
202 eta 226 bitartekoak eta haur danborradakoak, azkenik,
174 eta 191 bitartekoak.