Harkaitz Zubiri eta Kattalin Miner gonbidatu dituzte Intxaurrondora
Kattalin Miner. Intxaurrondo kultur etxean egingo dituzte saioak, 19:00etan, eta Iratxe Retolazak gidatuko ditu.
Sarrera librea izango da eta liburua irakurri gabe dutenak ere gonbidatu dituzte: “Seguru, bertan entzundakoaren ondoren, irakurriko dituzula”. Gogoratu dute Donostiako liburutegietan eskura daudela bi liburuak, baita e-liburutegia zerbitzuan ere.
Literatura plazara jarduerak bi saio jarraian izango ditu aurtengoan, Intxaurrondoko Plazara Goaz euskara elkartearen eskutik. Bi idazle gazte gonbidatu dituzte antolatzaileek, euren liburuen berri emateko, eta azal ditzaten egungo errealitatearen bueltan egiten dituzten irakurketak. Urtarrilaren 25ean, Etxekalte liburuaz ariko da Harkaitz Zubiri; eta, otsailaren 22an, Nola heldu naiz ni honaino lanaz jardungo da