Baleen harrapaketak oroitu dituzte Ontzi Museoan
Ontzi Museoan. Hain zuzen, garai bateko balea ehiza gogora ekartzen duten pinturak dira erakusketaren oinarria. 1763an, bi bale harrapatu zituzten Getaria eta Zarautz arteko uretan, eta bi herrien ontzien arteko auzi latza ere sorrarazi zuen. Gertaera haiek irudikatu zituen Munoak, bigarren mendeurrena zela-eta, bederatzi horma-irudi piktorikoren bidez.
Espresionismotik erabili zuen Munoak, eta nabari daiteke kolorearen erabileran, irudien dinamismoan eta emozio eta sentimenduak transmititzeko gaitasunean. Horrela, benetazko egoeraren barnean kokatzen du artistak ikuslea. Getariako Udalaren jabetzakoak dira obrak.
Erakusketa apirilaren 29a arte egongo da ikusgai, ordutegi honetan:
Asteartetik larunbatera
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Igande eta jaiegunetan
11:00etatik 14:00etara
Rafael Munoa artista donostiarraren erakusketa bisita daiteke