Irudia aldatuko du Donostiako Zinemaldiak
Irudia aldatuko du aurten Donostiako Zinemaldiak, horretarako, gogoetaldia hasi du: “ikus-entzunezko garai berriokin eta jaialdiarekin berarekin bat datorren nortasun korporatibo berritua eduki nahi dugu”.
2011. urtetik kartel lehiaketa egin ohi zuten baina aurten ez dute egingo, izan ere, kartelak irudi berriaren estrategian sartuko dira. Irudi berria maiatzaren hasieran aurkeztuko dute.