40 kondoi makina jarriko ditu Hirigintza sailak
2016ko abenduan polemika sortu zen Udaltzaingoako bi farmazietako kondoi makinak kendu zituelako. Ordenantza baten arabera, eraikinen hormatik behar baino gehiago ateratzen diren elementuak eta irisgarritasuna oztopatzen dutenak kendu behar dira. Ondorioz, eraikin barruan egongo dira kondoi makina gehienak –30–, eta besteak kanpoan –10– araua beteta.
Hilaren 17an bilera egingo dute Hirigintza eta Berdintasun sailak Gipuzkoako Farmazialarien Elkartearekin, Hiesaren kontrako kolektiboekin eta Gehitu elkartearekin. Ordurako, homologatu daitekeen kondoi makina bat aurkezteko konpromisoa hartu zuen Farmazialarien elkarteak. Hormen ordenantza errespetatu behar dela berretsi du Ramosek.
Kondoi makinak jarriko diren udal eraikinen zerrenda:
Hiriko 27 lekutan 40 kondoi makina jarriko ditu Donostiako Udaleko Hirigintza sailak, hurrengo hilabeteetan. Enrique Ramos Hirigintza zinegotziak jakinarazi duenez, udalak egindako ikerketa batek zehaztu ditu kondoi makinak jartzeko udal eraikinak: kiroldegiak, kultur etxeak, aterpeak eta Emakumeen Etxea.
- Kiroldegiak: Manteo, Mons, Ondarretako Tenis gunea, Pio Baroja, Antonio Elorza belodromoa, Benta Berri, Intxaurrondo, Paco Yoldi igerilekuak, Zuhaizti, Bidebieta, Egia, Etxadi eta J.A. Gasca.
- Kultur etxeak: Aiete, Larratxo, Casares – Tomasene, Egia, Ernest Lluch, Larrotxene, Loiola, Okendo, Lugaritz eta Intxaurrondo.
- Aterpeak: La Sirena, Ulia eta Green Nest Uba.
- Emakumeen Etxea.