Txillardegi omentzeko hainbat jarduera antolatu dituzte
Hainbat jarduera antolatu ditu Txillardegi Udal Liburutegia herri ekimenak Txillardegiren heriotzaren 6. urteurrenean. Gaur, Txillardegi, errotikako gogoeta izeneko hitzaldia eskainiko dute Lorea Agirre Jakineko zuzendariak eta Alaitz Azpiazu ikertzaileak. Ekitaldi nagusia aldiz, igandean izango da 12:00etan Gaskonia plazan eta bertan Txillardegiren omenezko horma irudia marraztuko dute. Ekitaldian parte hartuko dute Ibon Sarasola Euskaltzainak, Joxe Manuel Odriozola idazleak eta Izarne Zelaia eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek.
Txillardegiren inguruko erreportajea argitaratuko du IRUTXULOKO HITTZAk ostiraleko astekarian. Bertan, Txillardegi gertutik ezagutzen duten bost lagunen hitzak bildu ditugu.