Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak berretsi ditu udalbatzak
Ezohiko udalbatzarra egin dute gaur, eta udal taldeek aho batez onartu dute Urrezko Danborra Richard Oriberi ematea. Era berean, Hiritar Merezimenduaren Dominak berretsi dituzte. Casa Ponsol, Izan Norbera Fundazioa, Intxaurdi Kirol Elkartea, Club Gimnasia Ritmica Donosti eta Paul Zubillagak jasoko dituzte.
Sarituen meritua eta ibilbidea goraipatu dituzte udal talde guztiek. Hiriari egindako ekarpena eta lana ere azpimarratu dituzte.
Oribek hilaren 20an jasoko du Urrezko Danborra udal batzar aretoan. Egun bat lehenago, hilaren 19an, banatuko dituzte Hiritar Merezimenduaren Dominak.