100% elektrikoa den autobusa probatuko du DBUSek

Jose Manuel Orcasitas, Irizarren zuzendari nagusia, eta Eneko Goia, Donostiako Alkatea. (Argazkia: Donsotiako Udala)
Kotxetegietan gauez kargatzeaz gain, autobus modelo berriak 5-6 minutuko karga osagarria egin beharko du Miramonen, linea buruko geltokian. Proiektua hau “garraio elektrikoaren modalitate guztiak bultzatzeko Donostiak duen estrategia globalaren barruan sartzen da”, Udalak azaldu duenaren arabera.