(Argazkia: Donostia.eus)
San Sebastian egunaren ospakizunetan 8.046 haurrek parte hartuko dute. Urtarrilaren 20ko desfilean 42 ikastetxe eta elkartetako 4.995 haur ibiliko dira Erdialdean. Guztira, ordea, 49 konpainia izango dira 7 ikastetxe zein elkartek bina konpainia dituztelako. Aldiz, auzoetan 3.015 ume ibiliko dira urtarrilaren 19an eta 20an.
Aurtengo danborradak berrikuntza bat izango du Easo Ederraren karrozan:
alkatea. Lehen aldiz, XIX. mendeko gizarte zibileko beste pertsonaiekin bat egingo du.
Neska batek irudikatuko du pertsonaia berria. Alfonso Gurpegui Jai Batzordeko zinegotziak azaldu duenez, Udalak “haurren artean berdintasuna sustatzeko” saiakeren ondorioa da berritasuna.
Alkatearen pertsonaia eta karrozan joango diren gainerako umeak
San Patricio ikastetxekoak izango dira: batelera, arrantzalea, donostiako hiritar bat, iñudea, artzaina, irulea, merkataria, urketaria eta mandazaina. San Patriciokoak izango dira ere Easo Ederra eta bi damak, jenerala eta laguntzailearen modura.
Aurtengo Danbor Nagusia, berriz,
Ane Atxotegi Butron izango da,
Ibai Ikastolakoa.