Maria Luloaga, bere seme gazteenarekin, Altzoko Handiaren eskulturaren ondoan.
Patxatxa taldeak Maria Luloaga Sarriegiri omenaldia egitekoa zen atzo, 37. Antiguatarren topaketan. Altzon jaio zen Luloaga, 1913an, Altzoko handiaren ondorengoa da, eta Antiguara iritsi zen 1923an. 104 urte bete ditu aurten, eta horrekin batera hil egin da. Antiguako amona deitzen zioten, Donostiako emakume zaharrenetakoa zelako.
Umezurtz geratu zen Luloaga, oso txikia zela, eta Antiguara lanera etorri zen, zerbitzari gisa aritzeko. Vicente Salazarrekin ezkondu zen 1940an, eta lau seme-alaba izan zituzten. Maite Salazar alabarekin bildu zen IRUTXULOKO HITZA, eta
erreportaje zabala argitaratu zuen joan den ostiralean.