Beñat Gaztelumendi: "Donostian ohorezko leku bat merezi du"
[irudi bilduma]. Antiguako Gaskunia plazan egin du margolana Mikel Herrero Egiako artistak, eta euskararen bueltako hainbat lagunek bat egin dute inaugurazioan. Txillardegi Udal Liburutegia herri ekimenak bultzatu du margolanaren sortzea, aspalditik baitzuten gogoa hirian «merezi duen lekua» emateko. Hain zuzen, sei urte pasa dira Txillardegi hil zenetik, eta hura gogoan izan dute plaza bete duten euskaltzaleek, euririk egin ez duen tarte batean.
Hitza hartu dute Ibon Sarasola euskaltzainak, Joxe Manuel Odriozola idazleak eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak. Gogoan izan dute aurten 50 urte bete dituela euskara batuak, eta, hain zuen, euskara batua sortzeko lehen pauso garrantzitsua Txillardegik berak eman zuela azpimarratu dute. Agerraldian pozik agertu dira horma irudi bat egiteko baimena lortu dutelako udalaren aldetik, baina oraindik gehiago nahi dute, esaterako, Gaskunia plazak berak Txillardegi plaza izena hartzea. Halaxe bukatu dira Gaztelumendiaren bi bertsoak: “Euskara batu zenuten, euskarak batu gintzan”, eta “Donostian ohorezko leku bat merezi du”.
Txillardegiren lanak izandako garrantziaren inguruan galdetu genien hainbat adituri, eta erreportajea argitaratu genuen joan den ostiralean.
Inauguratu dute horma irudia, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-ren omenez. Txillardegiren aurpegia ageri da irudian, “Euskara da euskaldunon aberria” esaldiarekin batera