
San Sebastian eguneko helduen danborraden datuak aurkeztu dituzte gaur. Duela egun batzuk aurreratu bezala,
143 danborrada aterako dira kalera, iaz baino hiru gehiago: MPA La Salle Loiola, Asociación Amigos de Angulas Aguinaga eta Claret / MB Gizarte Kultur Elkartea. Proportzioei dagokienez,
1 emakumezkoena (%0,69),
9 gizonezkoenak (% 6,29) eta
133 mistoak (% 93) izango dira.
4.589 pertsona ariko dira danborra jotzen, eta
11.500 izango dira barrilekin ariko direnak – horietatik,
2.489 urketariak izango dira–.
Anastasioko danborradak du parte-hartzaile kopuru handiena –382 partaide–. Parte hartzaile kopuru txikiena, berriz, Leosiñeta Elkarteko danborradak du –59 parte hartzaile–.
Aurten, aurreneko aldiz, Bandera jaitsiera berezia egingo dute Konstituzio plazan. Union Artesana elkarteak 1957. urteaz geroztik berak bakarrik parte hartu du. 2018. urtetik aurrera, ordea, danborrada bakoitzeko ordezkari batekin joko du.