Preso dagoen Ahed Tamimi gazte palestinarraren inguruko hitzaldia antolatu dute
Abenduaren 15ean atxilotu zuten Ahed Tamimi 16 urteko gazte palestinarra bere ama eta lehengusinarekin batera, besteak beste, soldadu israeldar bat erasotzea egotzita. Borroka palestinarraren ikur bilakatu den nerabe honi 12 kargu desberdin leporatzen dizkio orain auzitegi militar batek.
Ahed eta palestinar borrokaren inguruko hitzaldia eskainiko du bihar Tamimi familiaren laguna den Manu Pinedak, Koldo Mitxelena kulturunean. UNAKIDUM Palestina aldeko elkartearen sortzailea da Pineda, eta Biladi eta Komite Internazionalistak taldeekin batera antolatu du biharko ekitaldia.
19:00etan hasiko da hitzaldia.