"Merezi du"
Urrezko Danborra jasoko du aurten Richard Oribek, San Sebastian egunean. Javier Aymerich bere entrenatzailea izan da azken hogei urtean, beti ondoan izaten du, eta aurtengo saria Oriberentzat izatea espero zuela dio: “Hori zen Richardek saria jasotzeko era bakarra, herri botaketa bidez. Merezi du”.
Garun paralisia duen kirolari baten palmaresik onena du Oribek, igerilari gisa; munduko errekor askoren jabe da, lorpen handiak egin ditu Olinpiar Jokoetan, eta era apalagoan bada ere, entrenatzen jarraitzen du, eta gertuagoko lehiaketak irabaziz. «Kirol ibilbide izugarriarengatik emango diote Urrezko Danborra, baina horri gehitu behar zaio bere jarrera, izaera, maitasuna… Sari honekin bere hiriko jendearen aitorpena jasokodu”, dio hunkituta Aymerichek.
Oriberen historia kontatzeko, 2011n pelikula bat filmatzen hasi zen Iñigo Asensio kazetaria, eta iazko Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatu zuten. Oribe, Aymerich eta Asensiorekin luze hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk, eta ostiralean argitaratuko dugu erreportajea.