Haur danborrada kolokan, eguraldi txarrarengatik
Astebururako eguraldi txarra dago iragarrita, eta beraz, haur danborrada egingo den galdegin diote Alfonso Gurpegi Jaietako zinegotziari.
Ohar bidez erantzun duenez, San Sebastian egunean danborrada bertan behera uzteko erabakia hartzen bada igandean izango litzake 12:00etan. Igandean ere ezinezkoa balitz eguraldi txarraren eraginez, udalak beste egunen batean egiteko aukerak aztertuko ditu.