Mikel Urdangarinek kontzertua eskainiko du otsailaren 1ean
Mikel Urdangarin musikaria bere taldearekin batera arituko da Viktoria Eugenia Antzokian, otsailaren 1ean, 20:00etan. Margolaria disko berriko abestiak eskainiko ditu Urdangarinek, musikari hauekin batera: Ander Hurtado de Saracho (bateria), Jon Cañaveras (baxua), Koldo Uriarte (pianoa, teklatuak), Rafa Rueda (gitarrak) eta Nika Bitchiasvili (bibolina).
Hamar kantuk osatzen dute diskoa, eta Zornotzako abeslariak begirada samur bat egin du gizakiaren barrura, eta askatasun kantu bilakatu ditu norberaren bakardade gordinean bizi diren ahuleziak eta zalantzak.
Kontzerturako sarrerak salgai daude, 15 euroan.