Alicia Amatriain: "Heldua naizenetik iaz bizi izan nuen lehen aldiz San Sebastian eguna"
Alicia Amatriain, Dantzaria
San Sebastian eguneko oroitzapen politak ditut. Nire argazkian ageri dena, esaterako, iazko argazki bat da. Vasconia kirol elkarteak sari bat eman zidan. Iaz bizi izan nuen lehen aldiz San Sebastian eguna heldua naizenetik, haurra nintzen garaiko oroitzapen gehiago ditut. Orain asko egoten naiz kanpoan, eta egia esan, ez dakit noiz bizi ahal izango dudan berriro San Sebastian bezpera edo San Sebastian eguna Donostian. Hori dela eta, oroimenean eta bihotzean ondo iltzatua geratzea nahi dut iaz Vasconia kirol elkarteko lagunekin batera bizi izan nuen egun polita.
Jaia bizitzeko modu asko daude, barrutik eta kanpotik. Hamalau donostiarren bizipen eta oroitzapenak jaso ditugu, hitzez zein irudiz. Ikusi gainerakoen bizipenak.