Eguraldi txarra iragarri dute astebururako
Iritsi da San Sebastian bezpera eta herritar asko danborrak entzuteko zain daude dagoeneko. Gabardinak, aterkiak eta euritako zapatak prestatu beharko dira gaurko eta biharko; izan ere, eguraldiaren iragarpenek euri barra-barra egingo duela iragarri dute.
Hori dela eta, eguraldi txarrarengatik haur danborrada igandera atzeratzea posible dela esan dute arduradunek, baina iganderako ere eguraldi txarra egitea espero da; beraz, posible da danborradak beste egun batera atzeratu behar izatea.
Gaur, bihar eta etzi euria egiteko %90eko aukera dagoela iragarri dute, eta euri gehien, gaur 20:00etatik 23:00etara bitartean eta bihar 17:00etatik 19:00etara bitartean egitea espero da.