Hiritar Merezimenduaren Dominak banatu dituzte
Paul Zubillaga medikuak, Ponsol Etxeak, Izan Norbera fundazioak, Intxaurdi Kirol Elkarteak eta Club Gimnasia Ritmica Donostik jantzi dituzte aurtengo Hiritar Merezimenduaren Dominak. Ordubete inguruko ekitaldia egin dute Donostiako udal batzar aretoan. Esker ona adierazi die lehenik Eneko Goia alkateak. Banan banan, eskerrak itzuli dizkiote berari, botoa emandako herritarrei eta aretora hurbildutakoei.
Manuel Matxainek idatzitako bertsoen pasarte batekin bukatu du diskurtsoa Goiak. Duela 26 urte Matxainek domina jaso zuen, eta esker onez ondorengo hitzak idatzi zituen.
Donostiako Udaletxeak
daukan gela ederrian,
omendu danok gertatu giñan
zerbait esan bearrian.
(…)
ez gendun uste ainbeste maite
ginduztenikan errian.
(…)
Alkate jaunak guri medaila
ipiñi zigun orduan,
ainbeste lagun, ainbeste txalo
entzunik gure onduan,
zeruko ate danak zabal
zirala uste genduan
(…)
Bakar batzuek ikusia naiz
mundu ontako bazterrak,
baina iñon ez guk txoko ontan
dauzkagun bezin ederrak.
Hona hemen jarraian ekitaldiaren irudi galeria.