Koldo Almandoz: "Hotza eta asperdura; horixe da niretzat danborrada"
Koldo Almandoz, zinema zuzendaria
1974koa da argazkia, urtebete eta 19 egun bakarrik nituen. Gurasoek jantzi ninduten San Sebastian bezperarako. Ordutik danborradarekin dudan harremanak okerrera egin du. Haurtzaroan ez nuen danborradan atera nahi izaten eta beti kale ertzean besteak desfilatzen ikusten egoten nintzen. Hotza eta asperdura; horixe izan da nirentzat danborrada. Kalderero zikin eta trabestituek aldiz, lilura exotikoa sortzen zidaten. Narrasa zen, baina festa bat zirudien. Hala ere, ez dut itxaropenik galtzen, Benjamin Buttonen sindromearen zain geratuko naiz.
Jaia bizitzeko modu asko daude, barrutik eta kanpotik. Hamalau donostiarren bizipen eta oroitzapenak jaso ditugu, hitzez zein irudiz. Ikusi gainerakoen bizipenak.