Lau Haizetako baratze publikoen erabilerarako behin-behineko zerrendak osatu dituze
Donostia.eus webgunean.
Altzako Lau Haizeta parkeko baratza publikoak erabiltzeko 299 eskaera jaso ditu Donostiako Udalak. Guztiak azterturik, onartu eta bazterturiko behin-behineko zerrendak argitaratu dituzte gaur,
Bazterturik geratu direnek urtarrilaren 22tik otsailaren 2ra bitarte izango dute erreklamazioak aurkezteko aukera. Epe horren ostean, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda kaleratuko du Udalak.
Behin-behineko zerrenda hemen kontsultatu daiteke.