40 urteko gizon bat atxilotu dute, sexu eraso bat egitea egotzita
Goizaldean salatu dute erasoa. Segurtasun Sailak azaldu duenez, gizona emakume bati hurbildu zaio eta hark ezezkoa eman ostean, indarrez egin dizkio ukituak. Emakumeak berak salatu du erasoa.
Gizonezkoa Bulebarrean atxilotu dute eta bihar eramango dute epailearen aurrera.
Alkateak Donostian izandako azken sexu erasoa gaitzetsi du: “Mota honetako erasoak gure hirian tokiz kanpo daude. Berriz ere festa aitzaki bezala erabili nahi izan duela norbaitek emakumezko bati modu onartezinean eraso egiteko”.
Bozemaileen Batzordea deitu dute astelehenerako, azken sexu erasoaren aurrean neurriak hartzeko.