Giro ederrean ospatu dute San Sebastian eguna Antiguan
Atzo gauan lehen danbor hotsekin batera egin zuen eztanda festak Antiguan eta oraindik giro aparta dago auzoan; danborradak ikustera irtendako familiak, gaupasa egin eta oraindik erretiratu gabeko gazteak, makilak eskuetan hartuta ilusioz begira ari diren haurrak…
Asko izan dira goizean zehar Antiguan barrena ibili diren danborradak: Antiguako Gazte Danborrada, Jakintza Gurasoak, Istingorra edo Xexene danborrada, esaterako.