Zuhaizti eskolako haurrak, haur danborrada hasi berritan. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Ia 5.000 haurrek parte hartu dute aurtengo San Sebastian eguneko haur danborradan. Guztira, 42 ikastetxe eta elkartetako 49 konpainia ibili dira Erdialdeko kaleetan barrena, Alderdi Ederren San Sebastian Martxak jaiari hasiera eman ostean. Euriari beldur ziren udal arduradunak aste honetan, eta igandera ere igaro zitekeela iragarri zuten; hala ere, euri tantaren bat agertu den arren, ateri iraun du haurrek desfilatu duten bitartean.
Lehen aldiz, Easo Ederraren karrozan alkatearen pertsonaia sartu dute, XIX. mendeko gizarte zibileko gainontzeko pertsonaiekin batera, eta neska batek ordezkatu du. San Patricio ikastetxekoak izango dira pertsonaiak, Easo Ederra, bi damak, jenerala eta laguntzailearen. Danbor Nagusia, berriz, Ane Atxotegi Butron izan da, Ibai Ikastolakoa.