Hirugarren urtez atera da aurten Emakumeen Etxearen danborrada
Aurten hirugarrenez atera dira Emakumeen Etxetik hainbat lagun makilak astintzeko asmoz. Euritik babesteko gabardinak jantzi eta umore onez kantuan egin dute ibilbidea erdialdetik zehar.
Arratsaldeko 14:45etan abiatu dira emakumeen etxetik eta 18:00etan amaitu dute, bertan. Bandera eta zapi moreak hartuta egin dute ibilbidea.