Ikasbide kultur elkarteko danborradak 20 urte bete ditu
Amara Berriko Ikasbide kultur elkarteko danborradak 20 urte bete ditu aurten, hori dela eta, berezia izango da gaurko danborrada. Isabel II.na kaletik abiatuko dira eta 20:30ak aldera arte arituko dira makilak astintzen.
Hau izango da egingo duten ibilbidea:
-Isabel II-15 – 16:45
-Armerien plaza – 17:15
-Etxeberrien plaza – 17.30
-Jose Maria Salaberria – 17:45
-Javier de Barkaiztegi kalea – 18:00
-Pio XII plaza, Hotel Amara plaza – 18:30
-Prebostes plaza- 19:15
-Armerien plaza (auzoko beste danborradekin batera)-20:00
-Isabel II 15 – 20:30
Urteurrena ospatzeko intsignia bana jarriko diete parte hartzaileei oroigarri gisa. Aurten, 120 pertsonek hartuko dute parte danborradan: 32 danbor, 40 kupel, 40 urtekari, bi banderadun eta sei kantinera.