21 donostiar omenduko dituzte holokaustoaren biktimak oroitzeko nazioarteko egunean
Holokaustoaren biktimak oroitzeko nazioarteko egunaren harira ekitaldia egingo dute larunbatean, 13:00etan Ijentea kalean. Iragana oroitzen etorkizun hobe batean hezituko dugu lelopean elkartuko dira Sare Antifaxistak deitutako ekitaldian.
Bertan, Donostiako 21 biktima omentzeaz gain, 59 gipuzkoar eta Hego Euskal Herriko 185 euskaldun ere oroituko dituzte.