
Eskolako haurrek orientazioa mendian praktikatzeko eta norberak iparrorratzaren duen trebezia erakusteko antolatu dituzte
Gipuzkoako Eskolarteko Orientazio probak. Lehendabizikoa Egiako parkean izango da otsailaren 18an.
Orientazio probaren helburuak hainbat dira: ikastetxe desberdinetako haurrek esperientzia bizi eta elkarren artean zaletasuna konpartitzea, kirol orientazioa ezagutzea, praktikarekin ondo pasatzea eta mendiko balizak bilatzea.
Parte hartzeko oinarriak eta informazio gehiago kontsultatu daiteke antolakuntzaren
webgunean.