Amaia Almirall: "Goiak azken aukera du gehiengoaren borondatea errespetatzeko"
EAEko Justizia Auzitegia Nagusiak abenduan ateratako ebazpenaren arabera. “Aurreko udal gobernuaren jokabidea legezkoa dela esan dute”, azpimarratu du Amaia Almirall bozeramaileak. Hori dela eta, Eneko Goia alkateari eskatu dio Illunbe zezenketetarako ez erabiltzeko.
2016an 9.000 donostiar inguruk kontsulta egiteko eskaera egin zutela gogoratu du Almirallek, eta iaz Estrategia Bulegoak egindako inkestaren arabera herritarren %71 udal instalazioetan zezenketak egitearen kontra dagoela. “Donostiarren nahiarekiko koherentziaz jokatze aldera, udal gobernuak erabaki dezake gaiari buruzko kontsulta egiten den artean nolabaiteko moratoria egitea”. Bestalde, iazko urrian udalbatzak aho batez onartu zuen udal gobernuak, kirol eta kultur eragileekin batera Illunbe erabilera askotarako gunea izateko proiektua lantzea.
Goiak batzordean esandakoaren arabera, aurten ere zezenketak egiteko aukera dagoela uste du EH Bilduk. “Udal gobernuak Illunben zezenketak egitea ahalbidetu du legealdiaren hiru urteotan. Goiak azken aukera du gehiengoaren borondatea errespetatzeko”, adierazi du Almirallek. Horiek horrela, EH Bilduk kontrolerako mozio bidez egingo du eskaera osteguneko udalbatzarrean.
Donostiako Udalak Illunbe zezenketetarako ez alokatzeko eskumena du,