Haur danborrada. (Argazkia: Estitxu Zabala)
San Sebastian egunak utzitako datuen berri eman du Donostiako Udalak. Alfonso Gurpegi Jaietako zinegotziak azpimarratu duenez, haur danborradak ikusle asko izan zituen: “Hilaren 20an, 35.000 pertsona inguru izan ziren haur danborrada ikusten”. Horrekin batera, Gurpegik adierazi du haur danborradan konpainiek 45 minututan egin zutela ibilbidea.
Helduen 143 danborrada eta haurren 55 atera ziren kaleetara eguraldia lagun. “Guztira 17.366 heldu eta 8.046 haur”, argitu du Gurpegik. San Sebastian eguneko ekitaldiei dagokienez, beste hainbat datu esanguratsu eman ditu Jaietako zinegotziak: “Bandera igoeraren ekitaldian zortzi mila pertsola inguru izan ziren Konstituzio plazan. Gainera, Richard Oribe 2018ko Urrezko Danborra ia ekitaldi guztietan izan zen: haur danborradaren aurkezpenean, banderaren igoeran, Urrezko Danborraren ekitaldian eta banderaren jaitsieran ikurrina jaisten”.