Xaboi naturalak egiten irakatsiko dute Ekogunean
Kutxa Ekoguneak ikastaro bat antolatu du, gorputz eta etxerako xaboi naturalak egiten ikasteko. Partaideek ikasiko dute edozein xaboi egiteko beharrezkoa den prozesua, ikastaroaren lehen zatian. Praktikatu egingo dute, eta etxerako xaboi bat egingo dute olioa berrerabiliz.
Oinarrizkoa barneratu ondoren, bi xaboi kosmetiko egingo dituzte olio garbiarekin. Jarraian, sendabelarren ezaugarriak aprobetxatzeko teknikak aipatuko dituzte, eta xaboi dekorazio aukeren berri emango dute. Azken zatian, gel bat prestatzen ikasiko dute, etxean haurrekin erraz egitekoa.
Ikastaroa otsailaren 16an izango da, 17:00etatik 20:00etara, euskaraz. Kutxa Ekogunean bertan emango dute eskola, eta 12 lagunentzako tokia egongo da. Prezioa 32 eurokoa da Kutxabankeko bezeroentzat, eta 34 euro gainontzekoentzat. Izen ematea webgunearen bidez egin behar da.