232 lanposturen sorrera sustatuko du Donostiako Enplegu Plan berriak
Datozen bi urteetarako Enplegu Plana aurkeztu dute Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak. 232 lanposturen sorrera sustatuko dute bien elkarlanaren bidez. Donostiako Sustapenak bultzatzen duen Donostia UP! egitasmoaren parte da aurkezturiko plana, eta 1.474.399 euroko aurrekontua da. Gaur egun, hiriko langabezia tasa %9,4koa da.
Eneko Goia alkateak eta Beatriz Altolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eskaini dituzte planaren xehetasunak. “Enplegu Planaren helburu nagusia da hiriko ekonomia-jarduera sustatzea eta, horretarako, enplegu egonkorra eta kalitatekoa sortzea”, azpimarratu du Goiak. Planak konpromiso bat du lan-merkatura sartzeko zailtasun handiena duten sektoreekin: 45 urtetik gorakoak, emakumeak, 30 urtetik beherakoak eta iraupen luzeko langabeak.
Enplegu Planaren bidez sinatutako kontratu guztiek hiru eta sei hilabeteko iraupena dute. 62 kontratazio dira 45 urtetik gorakoentzat; horien artean, gainera, honako ehuneko hauek bete behar dira: % 0 diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak; %15 55 urtetik gorakoak eta %40 emakumeak.
Lanpostuak ondorengo jarduera eremuetakoak dira:
- Hiriko mantentze lanak eta instalazioetako lanak. Nabarmentzekoa da pinturaren mantentze lana, 5 pertsonako talde batek osatutako brigadaren bidez. Pinturako 4 langileren lanpostu. Pertsona bat talde-buru.
- Eraikinetako mantentze lanak. 3 pertsonek osatuko dute taldea: iturgintzako 1. mailako ofizialen 2 lanpostu eta eraikin publikoetako planoen delineatzaile digitalizatzaile bat.
- Intxaurrondon eta Parte Zaharrean tamaina handiko hondakinen hiri-ordenantzaren betearazpenari buruzko Ikuskaritzako eta Informazioko lanak. 6 pertsonak osatuko dute ekipoa: 3 langile Intxaurrondo auzorako eta 3 langile Parte Zaharrerako.
- Ur eta saneamendu instalazioen mantentze lanak, iturgintzako eta igeltserotzako 1. mailako ofizialen profiletan eragina izanik. 4 pertsonek osatuko dute taldea: iturgintzako 1. mailako ofizialen 2 postu eta igeltserotzako 1. mailako 2 ofizial.
- Igeltserotzako lanak Polloeko hilerriko hileta-zerbitzuen mantentze lanerako. Igeltserotzako peoien 2 postu egongo dira, hilobiak berreskuratzeko.
- Administrazio-kudeaketako lanak, salmenta ibiltariko asteko merkatuko erreformak/hobekuntzak ezartzeko. 2 pertsonak osatuko dute taldea: 2 administrari lanpostu.
- Mantentze-lanak parke eta lorategietan. 5 pertsonak osatuko dute taldea: lorezaintzako 4 langileren lanpostu eta talde-buru bat.
- Mantentze-lanak bide publikoetan eta auzo-bideen garbiketa hiri osoan. 11 pertsonak osatuko dute taldea: arakeratako langileen 8 postu, 2 talde-buru eta taldea koordinatuko duen herri-lanetako ingeniari bat.
- Laguntzarako animaliei buruzko kontzientziazioari eta etiketen bidez elikagaien jasangarritasunaren azterlanari lotutako proiektuen lanak. 3 pertsonak osatuko dute taldea: dinamizatzaile soziokulturalen 2 postu eta informazio laguntzailearen postu bat.
- Mugikortasun Saileko lanak; nabarmentzekoa da mugikortasuneko atal teknikoaren indartzea, hirian lanak egiteko. Pertsona batek osatuko du taldea: herri lanetako ingeniari tekniko baten lanpostua.
- Garbiketako lanak; 20 langaberen kontratazioa, 6 hilabetez, lanaldi osoan. Taldea garbiketako 18 langilek eta 2 arduradunek osatuko dute.