Kaldereroak eta Inude eta Artzainak aurkeztu dituzte. (Argazkia: Malen Aldalur)
Kukai tantza taldekoak izango dira aurtengo erregina eta bi damak Parte Zaharreko kaldereroetan. Gaur egin du aurkezpena udalak eta azaldu du otsailaren 2an eta 3an aterako direla kaldereroak hiriko kaleetan barrena. Hamazazpi konpartsak auzo guztietako kaleak beteko dituzte. Aurten konpartsa bat gehiago dago: Intxaurrondo Hegoa konpartsa.
Sei konpartsa otsailaren 2an aterako dira, eta zortzi ostiralean. Guztira, 4.326 lagunek hartuko dute parte.
Azaldu dute konpartsa tradizionala aurten Lasala plazatik abiatuko dela 21:45ean, eta 19 tribuk osatuko dute. Nagore Martinez izango da erregina eta Nerea Vegas eta Vanesa Castaño izango dira Damak. Hiruak Kukai dantza taldeko kideak. Azaldu dute aurten dantzariak izango direla protagonista Kresala dantza taldeari keinu bat egiteko asmoz, izan ere, 50 urte betetzen dituzte aurten.
Inude eta artzainak
Igandean ere festak jarraituko du Inude eta Artzainen egunarekin. 150 pertsona inguruk hartuko dute parte desfilean: inude eta artzainen 30 bikote dantzan, 60 danborrari, baita beste hainbat pertsonaia ere, hala nola, alkatea eta haren ematea, idazkaria, gotzaina, apaiza, meza laguntzaileak, mikeleteak…
Kresala, Gros Inude eta Artzainak eta Ikasbide elkartearen konpartsak, Parte Zaharreko, Groseko eta Amarako kaleetan barrena ibiliko dira, 11:30eatik aurrera.