Ijentea kaleko monumentuaren aurrean egin dute ekitaldia. (Argazkia: Sare Antifaxista)
Nazien holokaustoaren biktimak oroitu dituzte, hiriaren erdigunean. Ijentea kaleko monumentuaren aurrean lore eskaintza egin dute biktimak oroitzeko, eta salatu dute historiak eta jatorrizko lekuetako erakundeek ahaztuak dituztela.
Askatasun osoa eta berdintasuna oinarriko eskubide unibertsalak direla gogorarazi dute: “Zenbait milioi izan ziren nazionalsozialismoaren eta bere kolaboratzaileen intolerantziagaitik haien bizia konzentrazio eremu nazietan utzi zituztenak, haien bizitza eta heriotzak adibide bat izan behar du egoera hau berriro errepika ez dadin”. Euren etxeetara itzultzerik izan ez zutenak ere gogorarazi dituzte eta diskurtso argia bota dute: “Inolako erreserba barik kondenatzen ditugu jatorri etniko edo sozial, orientazio sexual, afiliazio politiko, sinesmen erligioso, posizio ekonomiko edo bestelako egoeran oinarrituta eman daitezkeen pertsona edo erkidegoen aurkako intolerantzia, bortzakeriarako dei, gorroto edo jazarpenezko adierazpenak”.
Omenaldiaren antolatzaileak izan dira Colectivo La Ilusion, EHGAM, Sare Antifaxista ,Amical de Mauthausen, Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma, IpEH Antifaxista, Baskale elkartea eta EH Donbas komitea.