Inauterietako Donostiatruk berezia egin dute
Berezia izan da urteko lehenengo Donostiatruk. Izan ere, inauteriak datozela eta, mozorroak salerosteko aukera egon da Easo plazako azokan. Bigarren eskuko objektuen azoka da Donostiatruk, hileko hirugarren larunbatean egiten dute beti, baina urtarrilekoa atzeratu egin dute, sansebastianak zirela eta.
Mozorroak eta osagaiak ekoizteko lantegia ere egingo dute, kioskoan. Joskuntzaren oinarrizko ezagutzak landu dituzte partaideek.