Koxme Burutaran, igandeko podiumean. (Argazkia: Ur-Kirolak)
Asteburu biribila izan da Koxme Burutaranentzat. Ur-Kirolakeko arraunlari jubenila da Burutaran, eta bi lorpen garrantzitsuren jabe egin da Galizian, bi bigarren posturekin.
Batetik, larunbatean, Espainiako Ergometro Txapelketan bigarren postuan geratu zen, bere mailan, 6:21,6 minutuko denborarekin. Bestetik, igandean, distantzia luzeko Espainiko txapelketan zilarrezko domina lortu zuen skiffean. Zalantzarik gabe, etorkizun oparoa izango du Loiolako arraunlariak.