Eneko Sierra aritu zen aurkezle lanetan. (Argazkia: Doka)
Joanes Illarregi izan da txapelduna Mikel Laboa bertso sariketan. Leitzako bertsolariak lan ederra egin zuen Dokan jokatutako txapelketan, igande arratsaldean. Antiguako San Sebastian jaien egitarauaren barruan egin zuten sariketa, bertsolari hauekin: Joanes Illarregi, Peru Aiartza (Donostia), Ane Beloki (Legazpi), Elixabet Etxandi (Izpura) Andoni Mujika (Urnieta) eta Beñat Mujika (Donostia).
Hala kantatu zuen agurra Illarregik, txapela jantzi ostean: “Publikoari, eskerrik asko/ gertuko zaitut ikusi / Atzeko bostei mila zorion / baituzue ta merezi / denok zarete bakar-bakarrak / denok zarete berezi / Mikel Laboak bere kantutan / hala zigun erakutsi / etzaiozue inoiz inori / hegoak lapurtzen utzi!
Aurreko urteetan hauek izan dira irabazleak: Unai Gaztelumendi (2012), Asier Azpiroz (2013), Maialen Akizu (2014), Nerea Ibarzabal (2015), Unai Mendizabal (2016) eta Nahia Sasco (2017).