Metroaren aurkako protesta egin dute Antiguako jaietan
Ehunka pertsonek Donostiako metroaren kontra egin zuten protesta larunbatean, Antiguako San Sebastian jaietan, Pio Barojako obra-gunearen ondoan. Koadrilen bazkarira hurbildu ziren ia 600 lagunek hartu zuten parte aldarrian, puxika horiak astinduz, argazki jendetsu bat osatzen.
Bazkaria ospatu zuten ondoren polikiroldegian eta han izan zen IRUTXULOKO HITZA bertako giroa alai eta koloretsua irudietan jasotzeko.