Santa Agedako koplak abestuko dituzte Loiolako Erriberan
Santa Ageda bezperan ohitura da koplak kantzera irtetea, Euskal Herriko txoko askotan. Loiolako Erriberan tradizioarekin bat egin nahi izan dute, eta kantari irtengo dira igandean, otsailaren 4an, 18:30ean. Santiago plazatik aterako dira, eta auzoko kaleetan barrena ibiliko dira. Caritas elkarteari bideratuko diote eskean jasotako dirua.
Egun handia iritsi aurretik, entsegua egingo dute, auzo elkartearen lokalean (Gabriel Maria Lafitte, 2), ostegunean, otsailaren 1ean, 19:30ean.