Goya sarien gala berezia egingo dute Trueban
Truebaren webgunearen bidez eros daitezke.
Antolatzaileen arabera, partaideek aukera izango dute photocall batean parte hartzeko, Altzoko Handiaren inguruko apaingarriekin. Gainera, jai handia egingo dutela diote, eta zuzeneko konexioak egingo dituztela Madrilekin, han egongo diren Handia filmeko arduradunekin hitz egiteko.
Sare sozialetako berri freskoenak ere mintzagai izango dituzte, eta partaideek euren kiniela egiteko aukera izango dute. Opariak ere egongo direla ziurtatu dute, Keler, Bench eta Zinema Corner kolaboratzaileei esker.
Goya sarien gala Grosera iritsiko da larunbat gauean. Sari banaketaren aitzakian, Handia filmari omenaldia egingo diote, horixe baita sarietarako izendapen gehien dituen pelikula. Sadek eta Gipuzkoako Foru aldundiak antolatu dute gala berezia, eta sarrerak